aza 12, 11:56 Zamudio
NANa eta pasaportea egiteko edo berritzeko bulego mugikorra azaroaren 30ean eta abenduaren 9an egongo da Zamudion, hain zuzen, Sabino Arana plazan. Hilaren 20ra arte eskatu daiteke hitzordua udaletxean, derrigorrezkoa baita.
aza 10 Zamudio
ikustekoak‘Emakumeak zientzian’ erakusketa Zamudiotorren dago ikusgai azaroaren 23ra arte. “Helburu nagusia da komunikabideetako genero estereotipoei buruzko hausnarketa kritikorako tresnak herritarrei hurbiltzea, eta, aldi berean, emakumeek zientziaren eta ikerketaren arloan historian izan dituzten eta gaur egun dituzten eginkizuna eta ekarpenak ezagutzera ematea”, azaldu dute antolatzaileek.
Txahal katxopoa urdaiazpiko eta gaztaz betea