Emakumeentzako etxeko konponketen tailerra antolatu du Garrasik

Mikel Reina Barros aza 02, 09:52 Sondika

Talde feministak etxeko konponketak egiten ikasteko tailerra egingo du domekan, azaroak 8, 11:00etatik 16:00etara, Sondikako Kultur Aretoko pintura gelan. Plaza mugatuak direla aurreratu dute eta izena emateko Garrasiatf@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Gorondaganeko patio estaliko rokodromoa, prest

Mikel Reina Barros urr 29 Sondika

Sondikako Udalak jakinarazi du Gorondaganeko patio estalian jarritako rokodromoa erabilgarri dagoela dagoeneko. Nabarmendu dute sondikoztar guztiek erabiltzekoa dela. Eskolako ordutegitik kanpo, aste barruan zein asteburuetan, herritar guztiek erabili ahal izango dute.

Sondikako Kultur Aretoa I, Sondika
Sondikako Kultur Etxea, Sondika
Astelehena 2 eguraldia Min: 9ºC
Max: 16ºC
Asteartea 3 eguraldia Min: 10ºC
Max: 14ºC
Asteazkena 4 eguraldia Min: 6ºC
Max: 14ºC

AEMET-ek emandako informazioa