aza 25, 10:42 Sondika
Protagonistak‘Lehendabiziko ordua’. Horrela deitzen da Oier Bravo Alonsoren lehen audio fikzio podkasta. EITB eta Tabakalerak sustatzen duten Audiogile Berriak deialdiko proiektu irabazlea izan zen sondikoztarrarena eta dagoeneko plataformetan jarri dute entzungai. Txorierrin kokatu du istorioa, eta ondorioz, txorierritarrak identifikatuta sentitzea nahiko luke. Abenduko aldizkarian, erreportaia irakurgai.
aza 25, 08:40 Sondika
Lanak hasteko lizentzia jasota, Sondikako osasun zentroaren ingurua hesituta dago dagoeneko. Aurreikuspenen arabera, 2029ko urtarrilerako jarriko dute martxan zerbitzua, “eraberrituta eta handituta”. Hiru solairuko eraikin bat egingo dute egungo kontsultategiaren atzean, udalak lagatako 660 metro koadroko lursailean, Osasun Sailak eta Osakidetzak sustatutako proiektuaren barruan.