aza 10, 12:16 Zamudio
ikustekoak‘Emakumeak zientzian’ erakusketa Zamudiotorren dago ikusgai azaroaren 23ra arte. “Helburu nagusia da komunikabideetako genero estereotipoei buruzko hausnarketa kritikorako tresnak herritarrei hurbiltzea, eta, aldi berean, emakumeek zientziaren eta ikerketaren arloan historian izan dituzten eta gaur egun dituzten eginkizuna eta ekarpenak ezagutzera ematea”, azaldu dute antolatzaileek.
aza 09, 11:03 Zamudio
Azaroaren 11tik 15era ospatuko dituzte San Martin jaiak Zamudion. Zamudioko Udalak eta Eguraldi Ona Jai Batzordeak egitarau luze eta oparoa antolatu dute. Perretxiko Uztela txokoko kideak izango dira pregoilariak. Ohi bezala, auzoetara itzultzeko autobus zerbitzua jarri dute bariku eta zapatu gauerako.
Txahal katxopoa urdaiazpiko eta gaztaz betea