Zapatuan ospatuko dute V. Udazkena Martxan jaialdia

Mikel Reina Barros aza 18, 12:17 Derio

Zapatuan, azaroak 21, Derioko kantxa estaliak musikaz beteko dira bosgarren urtez Udazkena Martxan jaialdiarekin. Sweet Rage, Oxabi eta DJ Blessive izango dira oholtzara igoko direnak, 21:00etan hasi eta 03:30ak arte. Horrez gain, Derioko auzoetara joateko gaueko autobus zerbitzua jarriko du udalak.

Txotxongiloak eta antzerkia, haurren eskubideak lantzeko

Mikel Reina Barros aza 18, 08:35 Derio

‘Derion Txotxongiloak eta Haurraren Eskubideak 2026’ kanpainaren helburua da “txotxongiloen eta antzerkiko objektuen bidez haurren eskubideak, aniztasuna, inklusioa eta bizikidetza lantzea”. Barikuan, azaroak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, eskolako umeek azken lana aurkeztuko dute Gurea Aretoan.

Sollube kalea (Derio), Derio
Gurea Aretoa, Derio
Gurea Aretoa, Derio
Derioko kantxa estaliak, Derio
Asteazkena 18 eguraldia Min: 14ºC
Max: 22ºC
Osteguna 19 eguraldia Min: 10ºC
Max: 19ºC
Ostirala 20 eguraldia Min: 10ºC
Max: 19ºC

AEMET-ek emandako informazioa