Siemens Gamesako langileek mobilizazioa egin dute Zamudioko egoitzan

Mikel Reina Barros aza 20, 08:37 Zamudio

Asteasuko Siemens Gamesako langileek ez dute etsitzen beren lan-baldintzak lantokian bertan erabakitzeko aldarrikapenarekin. Dagoeneko bost aste baino gehiago daramatzaten greba mugagabean, “hitzarmen propioaren alde eta enpresak inposatu nahi dien akordio markoaren aurka”. Zamudiora bertaratu dira eta mobilizazioa egin dute multinazionalak aurkezten zuen marka berriaren ekitaldiaren bueltan.

Barikura arte aurkeztu daitezke Gabonetako 23. postal lehiaketarako lanak

Mikel Reina Barros aza 19, 08:38 Larrabetzu

Larrabetzuarrek barikura arte, azaroak 20, daukate lanak aurkezteko epea Gabonetako 23. postal lehiaketan. Anguleri aurkeztu behar dituzte. Sari banaketa abenduaren 18an egingo dute, 17:30ean, eskolako jantokian. Asier Kidam magoak aurkeztuko du eta magia saio bat eskainiko du.