Logoa
Logoa

Elizaren ondoko lursaila urbanizatuko da Sondikan

  Hirigintza  Sondika

Elizaren ondoko lursaila urbanizatuko da Sondikan

Bertako Udaletik jakinarazi duten moduan, San Joan elizaren ondoan dagoen lursaila urbanizatzeko proiektua onartu da, eta bertan plaza handi bat atonduko da. Espero dute lanak udaberrirako amaituta egotea.

Herriko Plaza berritzen dabiltza, Derion

  Hirigintza  Derio

Herriko Plaza berritzen dabiltza, Derion

Derioko Udalak Herriko Plazako zoladura berritzeko lanak jarri ditu martxan aste honetan, azaroaren 12an. Guztira, 1.000 metro karratu urbanizatuko dira berriro eta Udalak 73.000 euro inguru inbertituko ditu bertan. Bizkaiko Foru Aldundiak aurrekontuaren zati bat ordainduko du, 41.350 euro, alegia. Lanek zazpi aste iraungo dituzte eta plazaren irisgarritasuna hobetzea eta estetikoki txukuntzea dute helburu.

Ikurriña Plaza berritzen dabiltza Sondikan

  Hirigintza  Sondika

Ikurriña Plaza berritzen dabiltza Sondikan

Sondikako Udalak Ikurriña Plaza berritzeko lanak jarri ditu martxan. Lanek 26.000 euroko aurrekontua dute eta fase batzuetan egingo dira. Izan ere, plaza herrigunean dago eta hainbat ekitaldi antolatzen dira bertan: esate baterako, azaroaren 18an, Euskal Azoka antolatuko da plazan.

Argiteria hobetu dute Derioko oinezkoen pasabideetan eta bidegurutzeetan

  Hirigintza  Derio

Bertako Udalak 35.600 euro ipini ditu lanetan, eta, azaldu duten moduan, horiek helburu bikoitza eduki dute: alde batetik, autoek oinezkoak harrapatzeko arriskua murriztea; eta bestetik, oinezkoen pasabideak behar bezala argiztatzea. Era berean, argi berriei esker, energia-kontsumoa txikiagoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Asua ibaia bideratzeko lanak gaur hasi dira Sondikan

  Hirigintza  Sondika

Asua ibaia bideratzeko lanak gaur hasi dira Sondikan

Gaur hasi dira Asua ibaia bideratzeko lanak, Sondikan. Lanak Uraren Euskal Agentziak (URA) egingo ditu Industrias Albatik Sangroizeko zubira bitartean. Lanei esker, tarte horren ahalmen hidrauliko handituko da, hau da, Asua ibaiaren ur-goraldi naturalek inguruko industria eta etxebizitzetan izan ahalko luketen eragina murriztuko da.

Larrabetzu eta Gamiz-Fikaren arteko errepidea konpontzeko lanek arazoak ekarri dizkiete bertako bizilagunei

  Hirigintza  Larrabetzu

Urtarrilean eta otsailean eurite handiak egon ziren Bizkaian eta horien ondorioz, otsailaren 13an, lur-jausi bat egon zen BI-3102 errepidean, Larrabetzu eta Gamiz-Fikaren artean. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Trafikoa berrantolatuko da San Joan auzoan, Sondikan, eta aparkaleku gehiago atonduko dira

  Hirigintza  Sondika

Trafikoa berrantolatuko da San Joan auzoan, Sondikan, eta aparkaleku gehiago atonduko dira

Xabier Zubiaur Sondikako alkateak adierazi duen moduan, lanak abuztuan egingo dira oporraldia eta auto gutxiago daudela aprobetxatuz. Trafikoa Errementari eta Goiri Erdikoa kaleetan berrantolatuko da, eta 28 aparkaleku gehiago atonduko dira. Guztira 285 aparkaleku egongo dira

Loiuko Udalak plan partziala garatzen dabil, Haritzondon etxebizitzak eraikitzeko

  Hirigintza  Loiu

Loiuko Udalak plan partziala garatzen dabil, Haritzondon etxebizitzak eraikitzeko

Ia 20 urte pasatu dira Loiun azken aldiz etxebizitzak eraiki zirenetik, eta bertako Udala plan partzial bat garatzen dabil, Haritzondo-Txiline sektorean 450 etxebizitza eraiki ahal izateko.

Larrabetzu eta Gamiz-Fikaren arteko errepidea ireki dute berriro

  Hirigintza  Larrabetzu

Larrabetzu eta Gamiz-Fikaren arteko errepidea ireki dute berriro

Gaur, ekainaren 18an, Bizkaiko Foru Aldundiak BI-3102 errepidea ireki du berriro Larrabetzu eta Gamiz-Fikaren artean, Astoreka gainetik gertu. Errepideak lau hilabete eman ditu itxita, otsailaren 13an, bertan lur-jausi bat egon zelako. 

Astelehenean jarriko da martxan tren zerbitzuaren udako ordutegia

  Hirigintza  Txorierri

Euskotrenek datorren astelehenean, ekainaren 18an, jarriko du martxan tren eta metro zerbitzuetako udako ordutegia, baita Zamudioko Teknologia Parkera tren-bus zerbitzuaren ordutegia ere. Horrek esan nahi du Lezamako zerbitzuan bariku gauetan eta jaiegun bezpera guztietan zerbitzua eskainiko dela.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Tunelaren kontrako plataforma sortu da Derion

  Hirigintza  Derio

Tunelaren kontrako plataforma sortu da Derion

Aste batean 1.000 sinadura batu dituzte, Txorierri etorbidearen eta Astintze kalearen arteko oinezkoentzako trenbide pasagunea ordezkatzeko egiten dabiltzan azpiko pasabidearen lanak geldiarazteko.  

Bilbo Handian dauden auto-ilarak ekiditeko plana aurkeztu du Aldundiak

  Hirigintza  Txorierri

Bilbo Handian dauden auto-ilarak ekiditeko plana aurkeztu du Aldundiak

Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbo Handian dagoen trafiko-dentsitatea arintzeko plana aurkeztu du. Horren haritik, azpiegitura handi bi egingo dira: batetik, Hegoaldeko Saihesbideko bigarren faseari ekingo diote, hori eta AP-68 errepidea Arrigorriaga aldean lotzeko; eta bestetik, Artazako biribilgunea (Leioa) eta Ballonti (Portugalete) lotuko dituen hiru kilometroko tunela egingo dute. 

Lezamako Udalak helegitea ipini du Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka

  Hirigintza  Lezama

Lezamako Udalak helegitea ipini du Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zuen Lezamako Udalak 2015ean onartu zuen Hirigintza Plan Orokorra (HAPO), eta Udalak horren kontrako helegitea aurkeztu du. 

BI-3102 errepideko kalteak konpontzeko obrak larrialdi-prozeduraren bidez egingo dira

  Hirigintza  Larrabetzu

BI-3102 errepideko kalteak konpontzeko obrak larrialdi-prozeduraren bidez egingo dira

Otsailaren 13an, Larrabetzun gertatutako lur-jausiak kalteak sortu zituen BI-3102 foru errepidean. Bizkaiko Foru Aldundia onetsi du kalte horiek konpontzeko lanak larrialdi-prozeduraren bidez kontratatzea. 

Eusko Jaurlaritzak 11,4 milioi euro inbertitu ditu, Txorierriko geltokiak berriztatzeko

  Hirigintza  Txorierri

Jakinarazi duten moduan, 1,9 milioi euro Derio-Zamudio tarteko trenbidea hobetzera bideratu dira, eta gainontzekoa -9,5 milioi euro-, Txorierriko geltokiak Bilboko Metroaren 3. lineako geltokiekin homogeneizatzera. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)