Loiu, Bizkaia Kirolur 2026ko bigarren udalerririk aktiboena

Mikel Reina Barros aza 24, 08:09 Loiu

Laukizek irabazi du Kirolur 2026 erronka eta Loiu 5 puntura geratu da sailkapen orokorrean. Horrenbestez, sailkapen guztiak kontuan hartuta 4.800 euro irabazi ditu udalerriak. Sariari esker, baloiak, sareak eta bestelako baliabideak eskuratu ahal izango dira kluben eguneroko jarduera sostengatzeko eta udalerrietan kirola egiten jarraitzeari begirako aukera berriak sortzeko.

Loiu 1961
Atzera begira

Aikor aldizkaria aza 18 Loiu

Loiura goaz, oraingoan ere Indalecio Ojangurenen eskutik. Done Petri eliza dugu atzealdean, eta Guardaminotarren lorategirako sarrera lehen lerroan, Kateara daraman errepidearen bazterrean. Bi hektareatako lurra zuen Guardamino familiak elizaren hegoaldean, bertan igarotzen omen zituen udak familiak. 1990ean hasi ziren eraikitzen 23 etxe atxiki lorategian, eta urte batzuk geroago, etxe nagusia eraitsi eta elizatik metro batzuk urrunago eraiki zuten gaur egun hotela den eraikina.

Asteazkena 25 eguraldia Min: 8ºC
Max: 13ºC
Osteguna 26 eguraldia Min: 6ºC
Max: 13ºC
Ostirala 27 eguraldia Min: 4ºC
Max: 16ºC

AEMET-ek emandako informazioa