Loiuk Itsas Azoka hartuko du barikutik domekara

Mikel Reina Barros ira 17, 12:05 Loiu

Loiuko Udalak Itsas Azoka antolatu du barikutik, irailak 18, domekara, irailak 20. Itsasoko produktuak bakarrik ez, azokan artisautza eta gastronomia produktuak ez dira faltako. Asteburu guztirako askotariko ekintzak antolatu dituzte, tartean I. Marmitako Txapelketa eta V. Martxa Solidarioa osatuko dituzte.

Derioko sutea panpa lezken inguruan hasi zen

Mikel Reina Barros · Aner Mentxaka Alvarez ira 15 Derio   Loiu

laburrean

Oraindik ez dakite zein izan den atzoko, irailak 14, sutearen jatorria eta zergatia. Badakitena da sua panpa lezken inguruan hasi zela, eta horiei esker asko eta arin hedatu zela. Hain zuzen, Aiartza basoaren goialdea ere erre da eta Loiuko Goikogane auzoko etxeetara hurbildu zen sua. 00:00etan etxetik atera zituzten bertakoak eta gaur, irailak 15, goizean itzuli dira etxera. Suhiltzaileak eta basozainak zaintza lanetan daude oraindik.

Loiu, Loiu
Loiu, Loiu
Loiu, Loiu
Loiu, Loiu
Ostirala 18 eguraldia Min: 13ºC
Max: 22ºC
Larunbata 19 eguraldia Min: 12ºC
Max: 24ºC
Igandea 20 eguraldia Min: 12ºC
Max: 25ºC

AEMET-ek emandako informazioa