Euskararen Astea: familian, lagunartean, aisialdian… euskaraz gozatzeko aukera paregabea

Mikel Reina Barros aza 19, 12:56 Txorierri

Barikuan, azaroak 20, emango diote hasiera Euskararen Asteari, eta ekintzak abenduaren 4ra arte luzatuko dira, hau da, lehen aldiz bi asteburu hartuko ditu. Aurten Lezaman osatuko dute egitarau osoa, horrenbestez, Txorierriko Mankomunitatea eta Lezamako Udala, Zorrizketan euskara elkartearekin elkartu dira egingo diren ekintzak partekatzeko.

Etxeak, baserriak eta etxaldeak
Txorierriko berbak

Txorierriko Mankomunitatea aza 17 Txorierri

Euskaltzaindiaren Hiztegira joten badogu, baserri berbak adiera nagusi hau daukala irakurriko dogu: 'landan bakarturik dagoen etxea, nekazaritzako edo abeltzaintzako lurrak dituena'. Baina beste adiera bi be daukaz: uritik bereiztuta dagoan auzoa, batetik; eta, bestetik, landa eremua (uriguneari kontrajartzen jakona). Hor kokatzen dira Baserri izeneko auzoak; Berangon, Getxon eta Leioan behintzat badagoz.