Erretzeari uzteko taldea

a: Freepik / Nensuria api 11

Saioak eguenetan, 12:00etatik 14:00etara, egingo dira apirilean eta maiatzean. Zehatz-mehatz egun hauetan izango dira: apirilaren 18an eta 25ean eta maiatzaren 2an, 9an, 16an eta 23an. Saioak Pilar de Arriba eta Aida Portero erizainek zuzenduko dituzte. Interesdunek euren osasun-zentroan galdetu dezakete.

Sondikako osasun-zentroa handitzeko lanak 2025ean hasiko dira

a: Naia Landa, Sondikako alkatea, eta Néstor Arana, Osakidetzako Ekonomia eta Finantzako zuzendaria api 02 Sondika

Sondikako osasun-zentroa handitzeko proiektuaren idazketa udaberrian lizitatzea aurreikusi du Osakidetzak, eta hortaz, aurreikuspenen arabera, lanak datorren urtean hasiko dira. Lanetan ia 4 milioi euro ipiniko dituzte, eta haiei esker laguntza anbulatorioa emateko eremua eta gainerako zerbitzuak emateko gunea handituko dira.