EAJ Txorierrin ere izan da garaile; EH Bilduk boto-igoera nabarmena izan du

Aikor aldizkaria api 22

EAJk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, baina eserlekuetan EH Bildurekin berdinduta: 27na eserleku lortu dituzte alderdi biek. EAJk 370.554 boto izan ditu Euskadin, 2020an baino 20.594 boto gehiago, baina lau eserleku galdu ditu. EH Bilduk, bestalde, 341.735 boto lortu ditu, aurreko hauteskundeetan baino 92.155 boto gehiago, eta sei eserleku irabazi ditu. Txorierrin ere EAJ izan da boto gehien eskuratu dituen alderdia: 5.304 boto, 2020an baino 176 boto gehiago. EH Bildu, bigarren alderdia izan da, 3.943 boto lortu ditu eta, aurreko hauteskundeetan baino 1.152 boto gehiago.

#A21 Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Andeka Larrea: "Gure helburu politiko nagusia da Euskadik behar dituen zerbitzu publikoak berreskuratu eta indartzea"

Txomin Madina Milikua (Goiena) api 19 Txorierri

1972an Bilbon jaioa, Filosofian eta Gizarte Antropologian lizentziaduna den Andeka Larrea da Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua. az da berria politika kontuetan, 2017 eta 2020 urteen artean Elkarrekin Podemoseko bozeramailea izan zelako.