2024 uzt 26 Lezama
Gaizka Peñafiel Dañobeitia
Peñafielek berak aitortu duenez, ez daki geldirik egoten, eta horregatik hainbat egitasmotan nahastuta ikusten dugu beti. Azkena, Arratiako eta Elorrioko musika-eskoletako ikasleekin egindako Anbototik Gorbeiara ikuskizuna, abiapuntutzat hartu dugu musikaz eta argazkilaritzaz hitz egiteko. Izan ere, trikiti-irakaslea izateaz gainera, euskal musika-taldeen argazki-artxibategirik handiena sortu du. Elkarrizketa laster irakurgai hemen eta paperezko aldizkarian.
2024 api 12 Zamudio
KARLOS HORMAETXE TXALI · Iraultzaren presidentea
Bizkaiko Futbol Federazioak urrezko intsignia eman dio Karlos Hormetxe Latxaga Txaliri, “bere lanagatik eta Bizkaiko futbolari egindako ekarpenagatik”. Izan ere, Txali Zamudioko Iraultza futbol-taldearen presidentea da 1982. urtetik hona, eta hango jokalaria ere izan da. Saria poztasunez hartu duen arren, hura talde osoarena dela utzi du argi. Errekalde futbol-zelaian izan gara berarekin solasaldian.