Mila kopa baino gehiago saldu ziren Larrabetzuko Txakolinaren Egunean

a: Larrabetzuko Udala mar 25 Larrabetzu

Atzo, martxoak 24, Txakolinaren Eguna ospatu zen Larrabetzun, eta plazan hainbat lagun batu ziren Txorierriko txakolin-egileen ardoak gozatzera: Sasikoetxe eta Gorka Izagirre (Larrabetzu); Garkalde, Erdikoetxe eta Basalbeiti (Lezama); eta Magalarte Zamudio. Gainera, baserriko produktuak eta artisau-produktuak ere ipini ziren salgai. Jakinarazitakoaren arabera, 1.025 kopa inguru saldu ziren eta salmentaren bidez batutako diruaren zati bat Gaztelumendi herriko abesbatzari emango diote; beste zatia Zaporeak elkartearentzat izango da.

Oreganoa
Herbarioa

t: @txiribita_mundi mar 13 Txorierri

Origanum vulgare. Ezkaia, menda eta izpilikua bezala, oreganoa lamiazeen familiakoa da (lehen ezpaindunak esaten zitzaien). Iberiar penintsulan hiru espezie sendagarri topatu daitezke: oregano konpaktua (origanum compactum), ore- gano arrunta (origanum vulgare) eta oregano maiorana (origanum majorana). Oreganoa uztailetik irailera bitartean loratzen da, eta hostoak eta loreak eguraldi lehorra dagoenean hartu behar dira; horretarako, ia landare osoa moztu behar da, baina zurtoinaren zati bat utzi behar da, kimatu dadin. Sikatzeko, sortak egingo ditugu, eta leku fresko eta sikuetan, itzalpean, zintzilikatu. Sikatu direnean, beirazko ontzietan sartuko ditugu.

Herbarioa
Iodo-belarra
Herbarioa

t: @txiribita_mundi 2023 urr 02 Txorierri

Garraiska
Herbarioa

t: @txiribita_mundi / a: Edgar Rodrigo 2023 uzt 24 Txorierri

herbarioa
Menda
Herbarioa

t: @txiribita_mundi / a: Pixabay (Pexels) 2023 uzt 12 Txorierri

Herbarioa
Intsusa
Herbarioa

t: @txiribita_mundi / a: Wikipedia 2023 uzt 07 Txorierri

Kamamila

t: @txiribita_mundi / a: Zydea Osika (Pexels) 2023 eka 30 Txorierri